BARRIA
Urriaren 15 ean Barriara joan ginen , gu eta seigarren
mailakoak . Miren Terese eta Eli gurekin etorri ziren. Euskaraz hitz egitera joan ginen barnetegira , gurekin hiru begirale zeuden : Maite, Joseba
eta Jon Kepa.
Barnetegira joan aurretik oso pozik nengoen , hiru egun nire lagunekin igaroko nituelako . Barnetegira
ailegatu ginenean begiraleak atera ziren
eta denok batera gela batera joan ginen , hor Barriako arauak azaldu ziguten ,
hau egin eta gero maletak hartu genituen eta logeletara joan ginen . Logeletan
ohea aukeratu genuen , ni adibidez Sararekin lo egin nuen. Lehenengo egunean izenak ikasteko hainbat jolas egin genituen . Denbora libreetan nahi genuena egin ahal
genuen : Futbolera jolastu , parkean egon , hitz egin … Gauetan begiraleak
joaten ziren eta Miren eta Elirekin geratzen ginen , beraiekin telebista
ikusten genuen, jolasten genuen .. Hamaiketan lo egitera joaten ginen .
Nik oso ondo pasatu nuen . Gehien gustatu zaidana nire
lagunekin ikastolaz kanpo egotea izan da , janaria eta begiraleen izaera
gurekin gutxien gustatu zaidana izan da.
Nire ustez ez nuke berriro Barria errepikatuko , asko joan garelako . Baina
asko gustatu zait esperientzia.

Oso ondo Andrea!!
ResponderEliminar