sábado, 2 de marzo de 2013



SEXU BERDINEKO BIKOTEAK UMEAK ADOPTATU



Adoptatzea deritzo bikote bat ume bat izateko eskubidea izateari, lege guztiak betetzen baditu. Legeak esaten duen bezala edozein pertsonak ume bat adoptatu ahal du arauak betetzen baditu eta konprometitzen bada umea ondo zaintzera eta bere beharrak ematera: eskola, janaria..... Bikote homosexualak beste bikote batzuk bezala dira. ¿Bidezkoa ahal da leku askotan homosexualak adoptatzeko eskubidea ez izatea?

Espainiako gizartean  3/4 -ak baino gehiago homosexualen arteko ezkontzaren alde daude, beraz familiarekin berdin gertatzen da, gainera bikote homosexualek umea berdin zainduko dute. Besteak beste, hainbat azterketa egin eta gero ikusi da bikote homosexualen umeak ez direla ez tontoagoak, ez azkarragoak, ez gayagoak ez lesbianagoak, gainera toleranteagoak eta irekiagoak dira. Horrez gain behin eta berriro esaten ari gara gure gizartea garatu egin behar dela.

Egia da bi gizon edo bi emakumek, ezin dutela ama bat edo aita bat  ordezkatu, hau da guraso bakoitzak gauza desberdinak ematen ditu, ez dira inoiz berdinak izango. Hala ere adoptatzen dituzten umeak gehienetan bakarrik egoten dira umezurztegietan, hobeto da umea bikote homosexual batekin bizitzea eta ez bakarrik. Familia homosexualak erromatarren aurrekoak dira. Geroztik, harreman mota horiek ez dira asko ikusi baina,  presente egon dira gizakia sortu zenetik, beti egon baitira pertsona homosexualak; pertsona hauek ere sentimenduak dituzte eta bizitza eskaini eta familia osatzeko prest daude.

Leku askotan ikusi da sexu berdineko gurasoak dituzten umeak, eskolan marjinatuta daudela, desberdinak sentitzen direla, ez direla ondo integratzen eta “bullying-a” sufritzen dutela. Ene iritziz, hori ez zen gertatu behar, agian umea bere etxean maitasun gehiago jasotzen du bere gurasoengandik beste ume batzuk baino. Nire iritzia egiaztatzeko ikusi da guraso gayek guraso heterosexualak  baino kasu gehiago egiten dietela beraien semeei.  Gaur egun gure gizartean homosexualen 9,40%, seme bat edo bat baino gehiago dauzkate . 


Formularioak eta bekak ikusiz, ume bat eskolara sartzeko oraindik ere, familia eredu bakarra heterosexuala da, aurre ikusten dutena, eta familia hauek ez dituzte kontuan hartzen. ¿ Ez da hau aurre-pausu bat gutxiago gizartean?

Hitz gutxitan esanda, familia hauek besteak baino eskubide berdinak dituzte eta legeak esaten duen arabera dena ondo jarraitzen badute eskubidea dute. Leku askotan debekatuta dago, agian legea bere adoptatzeko legea kontra esaten ari da, hau da  aurre-pausu bat atzera ematen.


Andrea Berdonces